Egitarau Ofiziala

LURZORUAREN BABESAREN EGOERA

Lurzorua, baliabide urria izan arren, luzaroan hartu izan da ingurune opakutzat, eta ez zaio eman urak edo aireak izan duten babesa. Azken urteotan, ordea, nabarmen aldatu da egoera. Lurzoruaren babesak gero eta garrantzi handiagoa hartu du, bai mundu mailan, bai Europan. Garapen Jasangarriko Helburuen babespean (helburu horietako gehienek lurzoruan dute eragina), Europa aurrera doa Lurzorua monitorizatzeko eta haren erresilientziarako zuzentarau baterantz, Lurzorua babesteko 2030 estrategia onartu ondoren. Euskadik, ingurune horren kutsaduraren aurkako borrokan hainbat hamarkadatan lan egin ondoren, bere estrategia propioa du, hura modu integralean zaintzearen aldekoa.

08:30-9:30

Akreditazioa

09:30-09:45

Irekiera instituzionala

Aitor Aldasoro Iturbe, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.

09:45-10:30

Lurzoruaren balio immateriala. Lurzoruari atxikimendua ematea, haren babesa bermatzeko

Hizlaria: Alberto Santana Ezkerra. Historiagilea eta Euskal Kulturan espezializatutako etnografoa.

10:30-11:00

Lurzoruaren babesak Garapen Jasangarriko Helburuei egiten dien ekarpena. Mundu mailako ekimenak

Hizlaria: Natalia Rodríguez Eugenio. Lurren eta Uren Ofiziala. Lurzoruako Munduko Aliantzaren Idazkaritza. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea-FAO.

11:00-11:30

Atsedena-kafea

11:30-12:30

MAHAI-INGURUA: Europatik Euskadira: Lurzoruaren Osasunari buruzko Europako Legea eta lurzorua babesteko estrategiak

Moderatzailea: Dietmar Müller-Grabherr, Common Forum on Contaminated Land in Europe erakundeko idazkaria.

Parte-hartzaileak:

  • Ion Codescu. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko unitate-burua, Europako Batzordea.
  • Alexander Boto Bastegieta. Ihobeko Zuzendari nagusia, Ingurumen Kudeaketerako sozietate publikoa. Eusko Jaurlaritza.
  • Esther Goidts. Lurzorua Babesteko Zuzendaritzako aholkularia. SPW ARNE. Valoniako Gobernua (Belgika).
  • Antonio Callaba. Hondakinen Zuzendariordetza Nagusia. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa. Espainako Gobernua.

12:30-14:00

ERRONKEN MAHAIAK: Lurzoruaren babeserako erronkak

  • 1. MAHAIA: Lurzoruaren rola “baserritik mahaira” deritzan estrategian
  • 2. MAHAIA: Lurzorua Babesteko 2030eko Europako Estrategia eta lurzoruaren monitorizazioari eta erresilientziari buruzko zuzentarau-proposamena. Nola lortu lurzoru osasungarriak 2050ean?
  • 3. MAHAIA: Lurzoruaren okupazioaren kudeaketa lurralde-plangintzaren bidez
  • 4. MAHAIA: Lurzorua, aliatu bat klima-aldaketa arintzeko eta berari egokitzeko zereginean

14:00-15:30

Atsedena-bazkaria

15:30-19:00

Esperientziak eta bisitak

  • Txakolinaren ekoizpena Urdaibaiko Biosfera Erreserban: jasangarritasuna eta lurzoruaren babesa (Itsasmendi) (Hizkuntza: ingelesa eta gaztelania)
  • Txakolinaren ekoizpena Urdaibaiko Biosfera Erreserban: jasangarritasuna eta lurzoruaren babesa (Berroja) (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
  • Itsasontziz Bilboko itsasadarretik: lurzoruaren eta lurraldearen biziberritzearen iragana eta oraina (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
  • Begoñako hilerria: errespetua, espazio komun berri bat diseinatzeko inspirazio gisa (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
  • Zorrotzaurreko uhartea: erronka bat hiriaren eraikuntzarako (Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa)
  • Zugaztieta (Meatzaldea): meatzaritzak modelatutako lurzorua eta paisaia (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
  • Lurzoruaren osasuna: nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi jasangarri baten ardatz nagusia (Errotik abeltzaintzako ustiategia) (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)

KONGRESUAREN ONDORIOAK

LURZORUAREN BABESA GIZARTEAREN ERRONKEN AURREAN

Gaur egun, sektorea kontzeptualizatzetik urrun dagoen zeharkako esparrua da ingurumena. Egoera horretan, lurzoruaren babesa gaur egungo gizartearen erronka garrantzitsuenetako batzuei egiten dien ekarpenaren araberakoa da. Biodibertsitatea zaintzea, osasuna eta giza ongizatea hobetzea, klima-aldaketaren ondorioak egokitzea eta arintzea, edo kalitatezko ura izatea ezinezkoa da lurzoruaren babes integralik gabe; izan ere, lurzorua kudeatzeko eskumenak eta gaitasunak dituzten guztiek laguntzen diote, modu koordinatuan.

09:00-09:45

Geologia eta lurzoruak: bidaia bat denbora zehar, Antropozenoraino

Hizlaria: Ana María Alonso Zarza. Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko zuzendaria.

09:45-10:05

Begiratzeko, pentsatzeko eta jarduteko beste modu bat, guztion artean Lurzorua Babesteko Soluzioen Bila

Hizlaria: Margot de Cleen. Uraren Azpiegituren eta Kudeaketaren Ministerioko lurzoruen eta uren politikako aholkulari seniorra. Rijkswaterstaat. Herbehereak.

10:05-10:25

One health: Ez dago giza osasunik lurzoruaren osasunik gabe

Hizlaria: Dario Piselli. Aditua ingurumenean, giza osasunean eta ongizatean. Europako Ingurumen Agentzia.

10:25-10:45

Lurzoruaren balioa klima-larrialdiaren aurrean: egokitzea eta arintzea

Hizlaria: María José Sanz. Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko zuzendari zientifikoa. Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeko (IPCC) kidea.

10:45-11:05

Lurraren biodibertsitatea: altxor ezkutu eta ezezaguna gure oinen azpian

Hizlaria: Carlos Garbisu. Zuzendari zientifikoa. NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea.

11:05-11:30

Atsedena-kafea

11:30-13:30

ERRONKEN MAHAIAK: Lurzoruaren babeserako desafioak hainbat jarduera-eremutan

  • 1. MAHAIA: Hutsik dauden lurzoruen berrerabilpena. Arrakasta-tresnak
  • 2. MAHAIA: Baso-kudeaketa jasangarria: lurzoruaren osasuna hobetzeko aukera
  • 3. MAHAIA: Nola sustatu lurzoru kutsatuen saneamendurako teknologien aplikazioa
  • 4. MAHAIA: Lurzorua babesteko udal-esparruko jardunbide onak

13:30-14:15

Gazteak eta lurzoruaren babesa

Hizlaria: Dalila Argueta. Giza Eskubideen eta Lurraldearen Defendatzailea.

14:15-14:30

Kongresuaren amaiera

  • Mari Mar Alonso Martín. Ihobeko Klima-Ekintzako Zuzendaria, Ingurumen Kudeaketerako sozietate publikoa. Eusko Jaurlaritza.
  • Alexander Boto Bastegieta. Ihobeko Zuzendari nagusia, Ingurumen Kudeaketerako sozietate publikoa. Eusko Jaurlaritza.

14:30-16:00

Bazkaria eta networking-a


KONGRESUAREN ONDORIOAK