Alboko ekitaldiak

Alboko ekitaldiak

1. Europako Lurzoru Kutsatuen Foroaren bilera /Common Forum on Contaminated Land in Europe

Soiluzioak 2023 Lurzorua Babesteko Kongresuarekin bat eginez, Common Forum on Contaminated Land in Europe foruak bilera egingo du udazkenean, irailaren 9tik 11ra. Euskadi izango da topaketaren anfitrioia, eta Ihobe sozietate publikoa eskualdearen ordezkari. Europar Batasuneko estatu kideetako eta eskualdeetako eta Europako Merkataritza Askearen Elkarteko herrialdeetako ingurumen-agintaritzetako lurzoru kutsatuetan adituak diren hogeita hamar bat adituk osatzen dute foroa.

1994an sortu zen, eta, bertan, ezagutzak eta esperientziak trukatzen dira, erakunde kideen artean nazioarteko proiektuak hasi eta horien jarraipena egiten da, bai eta lurzoru kutsatuen politikari, ikerketari eta kudeaketari buruz eztabaidatu ere. Gainera, ezagutzak trukatzeko aukera ematen die beste eragile batzuei, gai horren inguruko Europako eta nazioarteko sareekin duen lankidetzari esker.

Topaketa Euskalduna Jauregian izango da, eta leku hauetako ordezkariek hartuko dute parte: Austria, sareko idazkaria; Frantzia; Italia; Alemania; Herbehereak; Flandria eta Valonia; Suitza, Luxenburgo, Danimarka, Suedia, Norvegia, Lituania, Katalunia eta Euskadi, besteak beste.

Common Foruma eta Soiluzioak 2023 kongresua batera egingo direnez, Ihobe sozietate publikoak sare horren esperientzia kongresura bertaratutako pertsonekin partekatzeko aprobetxatuko du, lurzoruaren monitorizazioari eta erresilientziari buruzko Europako zuzentarauaren proposamen berria ardatz duen saio ireki baten bidez.

2. Posidon proiektuaren bukaerako hitzaldia

Datorren urriaren 9an, Europako Batzordeak finantzatutako POSIDON Polluted Site Decontamination PCP proiektuaren bukaerako hitzaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi horretan proiektuaren emaitzen berri emango da eta Europan lurzoruak lehengoratzeko I+G+B kontratazio publikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da. 

POSIDON proiektuak Europako hainbat erosle biltzen ditu, eta horiek kutsatzaile analogoek, hidrokarburoek eta metal astunek kutsatutako lekuak kudeatzeko erronkari heltzen diote, eskari publikoa aprobetxatzeko eta kutsatutako lurzoruak in situ erremediatzeko soluzio berritzaileak eta iraunkorrak identifikatzeko. 

Proiektuan parte hartzen dute Area Science Parkek, Ekialdeko Itsas Adriatikoaren Portu Sareko Agintaritza-Triesteko Portuak, Bilboko Udalak, SPAQUE erakunde belgikarrak, CEA Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Zentroak, Baia do Tejo konpainia publiko portugaldarrak, Tecnaliak, Moragues and Scade Abogados-MASek, Sara Bedinek (Smar PROcurement) eta Ihobek. 

Parte hartzaileek bertara joanda zein online parte hartu ahal izango dute ekitaldian. POSIDON PCPren bukaerako hitzaldian parte hartzeko, hemen eman dezakezu izena. 

Aldi bereko itzulpenak:

. Auditorioko saioetan, aldi bereko itzulpena egongo da euskarara eta ingelesera.
. Erronken mahaietan, aldi bereko itzulpena egongo da ingelesera.

*Ekitaldiaren kostua 50 € izango dira,
honako hau barne sartuta: kafeak, luncha, tokiz tokiko bisitak eta materialak.