Erronka garbia

Erronka Garbia Eusko Jaurlaritzak Ihobe sozietate publikoren bidez abiatutako ziurtagiri bat da; beraren bidez aitortzen dira euren diseinu eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak, ekitaldia egiteagatik ingurumenaren gainean gerta daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatzeko xedez.

Proiektu honen helburua da ekitaldietara etortzen diren pertsonak eta haien antolatzaileak kontzientziatzea, ekitaldi jendetsuen garapenari lotutako inpaktu negatiboak arintzeko, ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortzen duten ekitaldiak egiten saiatzeko. Ekitaldiak ingurumen-irizpideekin antolatzen dituzten erakunde, instituzio, enpresa, elkarte edo partikular guztiak Erronka Garbia ziurtagiriari atxiki ahal izango zaizkio.

Ekitaldi baten jasangarritasun egokia lortzeko, beharrezkoa da hobekuntza-neurri multzo bat aplikatzea ingurunean aldaketa negatiboak sortzeko arrisku handiagoa duten ingurumen-alderdien gainean. Horregatik, sei jarduera-ardatz ezarri dira ekitaldiaren fase bakoitzean sortzen diren ingurumen-alderdiak minimizatzeko.

SOILUZIOAK 2023ren talde antolatzailearen aldetik, eta etengabeko ingurumen-hobekuntzarekin hartuta dugun konpromisoaren erakusgarri gisa, ardatz horietan eragindako inpaktua ahalik eta gehien murriztu nahi izan dugu; horregatik, Erronka Garbia ziurtagiriaren printzipioak aplikatu zaizkio Biltzarraren antolaketari, eta beraren ziurtapena lortu da.