Ponentes

Carlos Garbisu

NEIKEReko zuzendari zientifikoa

Carlos Garbisu NEIKER – Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko zuzendari zientifikoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) biologiako lizentziaduna da eta Master of Science titulua eskuratu zuen Londresko Imperial College of Science and Technology unibertsitatean. Londresko King’s College London unibertsitatean lortu zuen doktoretza. Gero doktoretza ondoko ikasketak egin zituen Kaliforniako Berkeley unibertsitatean. 2018an Eusko Jaurlaritzak aintzatespena eman zion lanbidean egindako ikerkuntza-lanarengatik eta merezimendu zientifiko-teknologikoarengatik. 2019an, 2020an, 2021ean eta 2022an Stanford-eko Unibertsitateko ikerlariek egindako “World’s Most Influential Scientists (Top 2%)” zerrendan egon da. Halaber, 2021ean, PubMed datu-baseko datuen arabera, 2011-2021 aldiko lurzoruaren ikerlarien Top 1% zerrendan sartu zuten. 5 unibertsitate-masterretan irakasle gisa laguntzen du, lurzoruaren mikrobiologia ardatz hartuta. Bere ikerketa-ildo nagusia da mikrobioen ekologiako tresnak erabiltzea aztertzeko nolako eragina daukaten nahasmenduek ekosistema edafikoaren iraunkortasun funtzionalean, eta lurzoru kutsatuen sendatze biologikoaren prozesuak monitorizatzeko. Scopus datu-basean>175 artikulu argitaratu dauzka indexatuta, h > 50 indizearekin, eta guztirako aipamen-kopurua >8400 da.