Datorren urriaren 9an, Europako Batzordeak finantzatutako POSIDON Polluted Site Decontamination PCP proiektuaren bukaerako hitzaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi horretan proiektuaren emaitzen berri emango da eta Europan lurzoruak lehengoratzeko I+G+B kontratazio publikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da.
POSIDON proiektuak Europako hainbat erosle biltzen ditu, eta horiek kutsatzaile analogoek, hidrokarburoek eta metal astunek kutsatutako lekuak kudeatzeko erronkari heltzen diote, eskari publikoa aprobetxatzeko eta kutsatutako lurzoruak in situ erremediatzeko soluzio berritzaileak eta iraunkorrak identifikatzeko.
Proiektuan parte hartzen dute Area Science Parkek, Ekialdeko Itsas Adriatikoaren Portu Sareko Agintaritza-Triesteko Portuak, Bilboko Udalak, SPAQUE erakunde belgikarrak, CEA Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Zentroak, Baia do Tejo konpainia publiko portugaldarrak, Tecnaliak, Moragues and Scade Abogados-MASek, Sara Bedinek (Smar PROcurement) eta Ihobek.
Parte hartzaileek bertara joanda zein online parte hartu ahal izango dute ekitaldian. POSIDON PCPren bukaerako hitzaldian parte hartzeko, hemen eman dezakezu izena.