- Txakolinaren ekoizpena Urdaibaiko Biosfera Erreserban: jasangarritasuna eta lurzoruaren babesa (Itsasmendi) (Hizkuntza: ingelesa eta gaztelania)
Bisitaren gidaria: Garikoitz Ríos, Itsasmendi upeltegiko zuzendari teknikoa.
Txakolinaren ekoizpena euskal kulturaren nortasun-ikurretako bat izateaz gain, lurraldeari oso lotuta dagoen jarduera sozioekonomikoa da. Bisitaren xede diren upeltegietan ezarritako jasangarritasun-printzipioek funtsezko zeregina betetzen dute EAEko ardo mota hori egiteko erabiltzen diren lurzoruak babesteari begira. Familia-tradizioko ardoa da, hainbat motako mahatsekin ekoitzia —horietako asko bertakoak—, jatorri-deiturak babestua, eta ospe handia du nazioartean.
Ordutegia:15:45 – 19:15
- Txakolinaren ekoizpena Urdaibaiko Biosfera Erreserban: jasangarritasuna eta lurzoruaren babesa (Berroja) (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
Bisitaren gidaria: Jose Ángel Carrero, Berroja upeltegiaren jabea.
Txakolinaren ekoizpena euskal kulturaren nortasun-ikurretako bat izateaz gain, lurraldeari oso lotuta dagoen jarduera sozioekonomikoa da. Bisitaren xede diren upeltegietan ezarritako jasangarritasun-printzipioek funtsezko zeregina betetzen dute EAEko ardo mota hori egiteko erabiltzen diren lurzoruak babesteari begira. Familia-tradizioko ardoa da, hainbat motako mahatsekin ekoitzia —horietako asko bertakoak—, jatorri-deiturak babestua, eta ospe handia du nazioartean.
Ordutegia: 15:45 – 19:15
- Itsasontziz Bilboko itsasadarretik: lurzoruaren eta lurraldearen biziberritzearen iragana eta oraina (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
Bisitaren gidaria:
Javier Puertas, Industria Ondarearen Euskal Elkarteko presidentea.
Jose Eugenio Villar, Industria Ondarearen Euskal Elkarteko presidenteordea.
Bilboko itsasadarra Bizkaiko industria-, meatzaritza- eta portu-jardueraren ardatz nagusia izan da hainbat hamarkadatan. Azken urteotan, Bizkaiko hiriburuko eta haren metropoli-eremuko, hau da, Bilbo Handiko arteria nagusiak oso eraldaketa garrantzitsua izan du, eta horri esker, neurri handi batean, paradigma-aldaketa bat eraiki da industria-iraganetik eratorritako ingurumen-karga handia duen lurzoruaren kudeaketan eta berroneratzean.
Ordutegia: 15:45 – 18:00
- Begoñako hilerria: errespetua, espazio komun berri bat diseinatzeko inspirazio gisa (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
Bisitaren gidaria: Anartz Ormaza, TEO Arkitekturako arkitektoa eta Aranzadi Aranzadi Zientzia Elkarteko kolaboratzailea.
Begoñako hilerria XIX. mendean sortu zen, Begoñako elizatea Bilboko hiribildutik independentea zenean. Bizkaiko hiriburuko hilerri garrantzitsuenetako bat izan zen, eta Begoña auzoko hilerri nagusia, XX. mendean zehar eta XXI. mendearen hasiera arte. Hala ere, hainbat inguruabar direla eta, urte askotan abandonatuta egon da. Memoria historikoaren arloan duen balioa dela medio, hilerri horri esker, EAEko historia hobeto ulertu dezakegu, eta horrez gain, erabilera aldatuta ere, denboran zehar espazio hori eratu duten elementuak errespetatu eta balioetsi ditzakegula egiaztatu dezakegu.
Ordutegia: 15:45 – 18:15
- Zorrotzaurreko uhartea: erronka bat hiriaren eraikuntzarako (Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa)
Bisitaren gidaria: Juan Carlos Sinde, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeko kudeatzailea.
Industria-iragan handiko Bilboko zona horren hiri-berroneratzearen proiektuak —hasieran Zaha Hadid arkitektoak diseinatua— irla bihurtu du Zorrotzaurreko penintsula. Irla horretan, bizitegi-erabilerak eta enpresa ez-kutsatzaileen ezarpen-eremuak, gizarte- eta kultura-ekipamenduak eta herritarren gozamenerako eremuak ezarriko dira. Zorrotzaurreren berroneratzea proiektu integrala da, jasangarritasun-irizpideen arabera definitua, eta gaur egun degradatuta dagoen espazio bat berreskuratzen du. Hala, espazioaren kudeaketa jasangarriaren hainbat elementu biltzen ditu, hala nola kutsatutako lurzoruak lehengoratzea, hutsik dauden lurzatien aldi baterako erabilerak ezartzea, industria-instalazio zaharrak berrerabiltzea edo klima-aldaketara egokitzeko ekintzak burutzea.
Ordutegia: 15:45 – 18:15
- Zugaztieta (Meatzaldea): meatzaritzak modelatutako lurzorua eta paisaia (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
Bisitaren gidaria: Peio Presa Tejero, Ekoetxea Meatzaldea.
Zugaztieta meatze-herria izan zen, eta bertatik ateratzen zen Sestaoko labe garaietarako burdin minerala. Zugaztieta bisitatuz gero, denboran zehar bidaiatuko duzu meatzaritzaren iraganera, zeinak erromatarren garaian baititu hastapenak. Garai bateko meategiak aintzira artifizialak dira orain, aisialdirako eta denbora librerako gune bihurtutako ingurune berde batez inguratuak, eta, aldi berean, oraindik ere gordetzen duen ondare historikoari balioa emateko aukera ematen dute. Euskal Herriko historia industrialaren zati batekin harremanetan jartzeaz gain, meatze-jarduerak moldatutako lurzoruaren berezitasunak agerian uztea da bisitaren helburua.
Ordutegia: 15:45 – 19:30
- Lurzoruaren osasuna: nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi jasangarri baten ardatz nagusia (Errotik abeltzaintzako ustiategia) (Hizkuntza: euskara eta gaztelania)
Bisitaren gidaria:
Kepa Aguirregoikoa, Errotik Etxanoko Gaztaie.
Melissa Comellas, responsable de proyectos de Agricultura en EIT Food.
Nerea Mandaluniz, investigadora del Área de Producción Animal en Neiker. Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario.
Lurzoruaren osasuna faktore erabakigarria da giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien kalitatean. Horregatik, funtsezkoa da lurren kalitatea eta bertan bizi den biodibertsitatea ezagutzea, eta nekazaritza eta abeltzaintzako praktika jasangarriak ezartzea, hala nola abeltzaintza birsortzailea. Mota horretako erabilera funtsezkoa da lurzoruen emankortasunari eusteko, mantenugaien, energiaren eta uraren zikloak leheneratzeko eta elikagai jasangarrien eta kalitate handikoen ekoizpena bermatzeko. Gainera, abeltzainentzat eurentzat ahalduntzeko tresna bat da.
Ordutegia: 15:45 – 18:30