Ponentes

Asier Arrese

Lurralde-zuzendaria. HAZI Fundazioa

HAZI Fundazioko LURRALDE zuzendaria. LURRALDEaren barruan Natura Ingurunearen, Basogintzaren eta Landa Garapenaren arloak sartzen dira. Ikasketez Mendietako ingeniaria da, eta plangintza estrategikoan eta Europako proiektuetan esperientzia handia du, batez ere naturaren kontserbazioaren, egurraren balio katearen eta lurralde plangintzaren esparruetan. Eremu horietan teknikari aritzeaz gain, euskal administrazio publikoan ardura postuak izan ditu, esaterako, HAZI fundazioko zuzendari nagusi izan da, eta Mendi zuzendari eta Ondare Naturalaren zuzendari GFAn eta EJn, hurrenez hurren.