Ponentes

Margot de Cleen

Asesora senior de política de suelos y aguas del Ministerio de Infraestructuras y Gestión del Agua. Rijkswaterstaat, Soil Plus

Margot de Cleenek Herbehereetako Azpiegitura eta Ur Kudeaketaren Ministerioko Rijkswaterstaat agentzia exekutiborako lan egiten du, Lurzoru eta Urari buruzko aholkulari gisa. Europako Batzordeko Lurzoruari buruzko Adituen Taldeko partaidea da, eta lurzoru kutsatuei buruzko Foro Komuna deritzan sarean aritzen da, eta baita Foro horretako “Lurzorua baliabide gisa” lantaldean ere. Herbeheretan, lurzoruaren erabilera kontzienteari buruzko gizarte-ekimenaren zuzendaritza-taldeko partaidea izan zen, eta bertan kontzientziatzeko eta gaitasunak sortzeko lanetan aritu zen. Pentsamolde bereko beste ikertzaile eta lankide batzuekin batera, lurzorua gizarte-erronken oinarritzat hartzen duten txosten batzuk idatzi zituen, lurzoruei erabakiak hartzeko eta planifikatzeko prozesuetan ahotsa emateko moduei buruzko ikerketa bultzatu zuen, eta orain dela gutxi liburu berde bat argitaratu zuen gizartearentzako lurzoruen premiazko beharraren inguruan: Green Paper: ‘The urgent necessity of healthy soils’ | TAUW (La urgente necesidad de suelos sanos’ | TAUW)

Margotek Wageningen Unibertsitate eta Ikerketa Zentroan ikasi du, eta lurzoruaren higienean espezializatu da. Bere lan-karrera Herbehereetako Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Batzordean hasi zuen. Herbehereetako Deltares eta RIVM Ikerketa Institutuetan lan egin zuen, lurzoruaren erremediazioan eta monitorizazioan oinarritutako arrisku-kontzeptuen inguruan, eta horren ostean politikaren arloan sartu zen, Azpiegitura eta Ur Kudeaketaren Ministerioan.