Ponentes

Maribel Martínez Martínez

Hondakin arriskutsuen eta lurzoru kutsatuen zerbitzuko burua. Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritza

Hondakin Arriskutsuen eta Lurzoruaren Kalitatearen Zerbitzuko arduraduna. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila. Eusko Jaurlaritza.
Goi-mailako Industria Ingeniaritza, Bilboko Industria Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan.
Eskola horretako Energia-tekniken Sailean 3 urtez lan egin zuen, eta bere ikasketak kutsadura atmosferikoaren arloan zentratu zituen. 1988an Eusko Jaurlaritzan hasi zen lanean; ordutik gaur egunera arte, Ingurumen Sailean. Aire Zerbitzuko arduraduna izan da eta, 1991tik, Hondakin Arriskutsuen Zerbitzuko arduraduna. Aktiboki parte hartu zuen lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutako lurzorua garbitzeko lehen legearen aldarrikapenean, eta 2005. urtetik aurrera (urte horretan Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen lege hori), Lurzoru Kutsatuen Arloa bere Zerbitzuan sartu zen.
Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoan lurzoru kutsatuen arloko arduradun teknikoa den aldetik, lurzoruei buruzko egungo araudia aldarrikatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan benetan aplikatzea bultzatu du.