Ponentes

Natalia Rodríguez Eugenio

Lur eta ur ofiziala. eta Lurzorurako Munduko Aliantzako Idazkaritzaren kidea Lurren eta Uren Ofiziala da Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundean

Natalia Rodríguez Eugenio, espainiar nazionalitatekoa dena eta bizilekua Erroman duena, Lurren eta Uren Ofiziala da Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundean, eta Lurzorurako Munduko Aliantzako Idazkaritzaren kidea La Lagunako Unibertsitatean biologian lizentziatu ondoren, eta Murtziako Unibertsitatean Lurzoruaren Kudeaketa eta Ekoizpen Jasangarrien master-titulu bat lortu eta gero, 2014an bere Edafologiari buruzko doktoregoa amaitu zuen. urzoruaren kudeaketa jasangarriaren zenbait arotan 15 urtez baino gehiagoz lan-esperientzia metatu ondoren, gaur egun Nataliak lurzoruaren degradazioaren prebentzioari eta beraren osasuna berreskuratzeari buruzko zenbait jarduera eta proiekturen gauzapena koordinatzen du; halaber, Aliantzaren proiektu batzuen kudeaketa teknikoaz arduratzen da, eta Lurzorurako Munduko Aliantzaren eta beraren eskualde azpiko adarren eskualde-bideratzailea da Eurasian, Balkanetan, Alpeetan eta Pirinioetan. FAOra sartu aurretik, lurzoruaren kutsaduraren aditu gisa lan egin zuen Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Komunean, eta bertan zegoela Europako Lurzoruaren Kutsaduraren Egoerari buruzko txosten garrantzitsu bat argitaratu zuen; orobat, lurzoruen aditu gisa aritu zen kalitate-kontrolaren eta SIGaren alorrean, Ekuadorreko lurzoruaren kartografia garatzen lagunduz. Gai horri buruzko liburu bat eta artikulu zientifiko batzuk argitaratu eta gero, Natalia izan zen Lurzoruaren Kutsaduraren Munduok Ebaluazioari buruzko txostenaren egilea nagusia eta koordinatzailea; berau FAOren argitalpen enblematiko bat da, kolektiboki 200 adituk baino gehiagok prestatua.