ARAUDIko Ingurumenaren eta Lurralde-antolamenduaren arloko zuzendaria
ARAUDIko Ingurumenaren eta Lurralde-antolamenduaren arloko zuzendaria
ARAUDI SLP- Argar Taldeko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia da, eta 1991az geroztik Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren arloari lotutako jarduera profesionala garatzen du bertatik.
Ingurumen aholkularitzaren esparruan, Lurralde Antolamenduko plan ugari idazten parte hartu du, baita udal plangintza eta ingurumen jasangarritasuna kontrolatzeko tresnak ere (Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioak, Ingurumen auditoriak, Tokiko Agenda 21, Ingurumen Ebaluazio Estrategikoak, tokiko garapen proiektuak, kultura eta ondare arloko hezkuntza eta formazio programak, etab.). Paisaiari dagokionez, Paisaia proiektu ugari garatu ditu, eta ARAUDI SLP da orain arte Paisaiaren Ekintza Plan gehien egin dituen Euskadiko enpresa.
KRIPTA SL (TOPAGUNE KULTURALA)-Argar Taldeko zuzendari nagusia da, eta handik kulturaren, hezkuntzaren, paleontologiaren, arkeologiaren eta paleoantropologiaren eremuekin lotutako jardueretan ari da profesional gisa 1994az geroztik.
Kulturaren esparruan hezkuntza, formazio eta dibulgazio lan ugaritan parte hartu du, hauek izanik lan horien erakusgarri: erakusketak, tailer praktikoak eta unitate didaktikoak, irakaslearentzako eta ikasleentzako fitxak, jardunaldiak, eta mintegiak, ikastaroak eta biltzarrak antolatzea.