Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategia 2030
2022ko ekainaz geroztik, Euskadik badu Lurzorua Babesteko lehenengo Estrategia 2030. Estrategia horrek...
- Lurzoru kutsatuei buruzko lan-ikuspegi tradizionala gainditzen du – Euskadi horren erreferentzia da Europan.
- Modu integralean heltzen dio lurzoruaren kudeaketari.
- Ikuspegi aurrendari bat da bere ikuspegiagatik, bai Euskadin eta bai Estatuan, eta baita Europan ere.
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatu du, erakunde askoren parte-hartzearekin.
- Badu helburu handinahi bat: lurzoruaren degradazioa beraren kudeaketa jasangarriaren bidez eragoztea, eta, aldi berean, beraren kontserbazioa bermatzea biodibertsitate eta pertsonen osasunaren ikuspuntutik. Ekintzara pasatzeko iparrorratz berritzaile horrek finkatzen duen ikuspegia da Euskadiko lurzoruak modu jasangarrian kudeatuta egotea 2050erako, horren bidez lurzoruaren osasuna eta funtzioak epe luzera bermatzeko, etorkizuneko belaunaldiek erabili dezaten.