Gaurkotasuna

19/07/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Lurzorua ikuspuntu guztietatik babesteko beharra izango da SOILUZIOAK 2023 biltzarraren ardatza

  • • Urriaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den topaketak baliabide honen babes integralean aurrera egiteko ekintzak hedatzen lagunduko du, inplikaturiko eragile guztien lankidetza sustatuz
  • • SOILUZIOAK 2023 biltzarrean hitzaldi inspiratzaileak, balio tekniko handiko ponentziak, eztabaidekin uztarturiko saioak eta kasu arrakastatsuak egongo dira. Era berean, askotariko proiektuen esperientziak ezagutu ahalko dira eta horiek bisitatuko dira
  • • Biltzarra hasi aurreko egunean, urriaren 9an, COMMON FORUM on Contaminated Land urteko bilera egingo da; kutsatutako lurzoruetan eta lurzorua babesteko estrategia berrietan espezializatutako arduradun tekniko eta politikoen Europako sarea

Urriaren 10ean eta 11n, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Lurzorua Babesteko Euskadi SOILUZIOAK 2023 Biltzarra egingo da. Bertan, 250 aditu inguru bilduko dira baliabide hori ikuspuntu guztietatik babesteko beharra mahai gainean jartzeko. Hala, Euskadiko lurzorua babesteko 2030eko estrategia benetan hedatzen lagunduko du, inplikatutako eragile guztien arteko lankidetzaren eta ezagutza-trukearen bidez.

Biltzarra Eusko Jaurlaritzak sustatu du, Ihobe Ingurumen kudeaketarako sozietate publikoaren eta Sprilur Euskadiko lurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoaren bitartez, eta lurzoruaren babesaren erronkei buruz hausnartzera gonbidatuko du, ikuspegi desberdinetatik, eta irizpide bat ematea eta jardunbide egokiak erakusteabilatuko du, bai eskualde-mailakoak, bai Europa-mailakoak.

Gainera, Euskadiko administrazioek eta beste eragile batzuek arlo horretan egindako lana azalduko du; Eusko Jaurlaritzak Lurzorua babesteko 2030eko estrategia hedatzeko duen konpromisoa erakutsiko du; eta Euskadi lurzoruaren kudeaketaren abangoardian erreferente gisa kokatzen saiatuko da. Izan ere, euskal estrategia aitzindaria da Europan, ikuspegi integrala duelako.

Lurzorua bere alderdi guztietatik kontuan hartuko duen babesaren bidean aurrera egiteko, SOILUZIOAK 2023 programak administrazio publiko guztien eta nplikatutako enpresa guztien ahaleginak bateratzea bilatuko du, bai eta ingurune hori babesteko ikertzen, ezagutza sortzen edo neurriak aplikatzen dituzten profesionalenak eta, oro har, herritarrenak ere, ikuspegi bakar batekin: lurzoruak 2050.urterako modu jasangarria kudeatu daitezela, horrela, epe luzera ingurune horren osasuna eta funtzioak bermatzeko, etorkizuneko belaunaldiek goza ditzaten.

SOILUZIOAK 2023 programak gizakiaren eta gainerako espezieen existentziarako funtsezko baliabide batean jarriko du arreta —lurzorua—; hala eta guztiz ere, duela urte batzuk arte, guztiz ahaztuta egon da ingurumenaren babesari dagokionez. Testuinguru horretan, lurzoruaren babesak, hasiera batean politika eta plangintza sektorial askotan sakabanatuta zegoenak, protagonismoa hartu du munduko eta Europako agertoki berri batean, eta, bertan, gure planetako balio ekologiko, sozial eta ekonomikoen babes atzeraezinean dagokion lekua berreskuratu du.

Herrialde askotan, bereziki industrializatuenetan, problematikak duen garrantziaren ondorioz, lurzoru kutsatuei arreta ia esklusiboa eskaini zaie, eta horien kudeaketan Euskadi erreferentea da Europan. Hala ere, kutsaduraz harago, beste mehatxu batzuk ere badaude, hala nola higadura, zigilatzea, gazitzea, trinkotzea, materia organikoaren eta biodibertsitatearen galera edo lur-irristatzeak; eta lurzorua babesteko estrategia orokor batek kontuan hartu behar ditu mehatxu horiek guztiak, guztiek eragiten baitiote gure lurzoruen osasunari eta, ondorioz, haien funtzioak garatzeko gaitasunari.

Foku horrekin, SOILUZIOAK 2023 programak hitzaldi inspiratzaileak, balio tekniko handiko hitzaldiak eta lan-saio paraleloak eskainiko ditu, eztabaida eta arrakasta kasuekin. Halaber, tailerrak, esperientziak eta bisitak egingo dira tokian bertan, lotura komuna duten hainbat proiektu bertatik bertara ezagutzeko: lurzorua eta haren kudeaketa jasangarria.

Euskadiko Lurzorua Babesteko Biltzarrerako izen-ematea zabalik dago jada www.soiluzioak.eus webgunean.

Zeharkako ikuspegia duen programa

SOILUZIOAK 2023 urriaren 10ean hasiko da, eta lurzorua babesteko Europako agertokira hurbilduko da. Programak hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango ditu, baliabide horri balio immateriala emateko eta horren babesa globaletik tokikora nola gauzatzen den azaltzeko.

Gainera, parte-hartzaileek hainbat jarduketa-eremutan landu ahal izango dituzte lurzorua babesteko erronkak, goizeko azken orduan antolatuko diren mahai paraleloei esker. Saio horiek hainbat gairi buruzkoak izango dira, hala nola Lurzorua babesteko EBren 2030eko estrategia eta Lurzoruaren Osasunari buruzko Legea, ‘Baserritik Mahaira’ estrategia, lurralde-plangintza eta lurzoruaren okupazioa, edo lurzorua klima-aldaketaren arintzean eta egokitzapenean.

Landa-bisitak lehen eguneko arratsaldean iritsiko dira. Bertaratutakoek lurzorua lokarri duten proiektu berritzaileen artean aukeratu ahal izango dute, oso eremu desberdinetakoak izan arren. Zehazki, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako txakolinaren ekoizpena bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute, lurzoruaren jasangarritasunaren eta babesaren ikuspegitik. Halaber, posible izango da Bilboko itsasadarrean zehar itsasontziz egindako bidaia baten bidez lurraren eta lurraldearen birsorkuntzaren atzoko eta gaurko egunak ezagutzea; Begoñako hilerria inspirazio gisa errespetutik diseinatutako espazio komun berri gisa; Zorrotzaurre uhartea, hiria eraikitzeko erronka gisa; Zugaztietako (Meatzaldea) meatzaritzak moldatutako lurzorua eta paisaia; eta gastronomia mundu jasangarri batean ulertzeko modu berri bat.

Lurzorua gizartearen erronken aurrean babestea izango da urriaren 11ko programaren gaia. Azken jardunaldia berriz ere hitzaldi inspiratzaile batekin hasiko da, eta, ondoren, hainbat hitzaldi egingo dira, baliabide horren narriadurak pertsonentzat, osasunarentzat eta ekonomiarentzat izan dezakeen prezioaren eta kliman eta biodibertsitatean duen eraginaren ingurukoak.

Berriro ere, bertaratzen diren pertsonak hainbat lan-mahaitan banatuko dira. Oraingo honetan, hainbat gairen artean aukeratu ahal izango dute: basoak eta baso-kudeaketa jasangarria, lurzoru kutsatuen saneamendu-teknologiak aplikatzea, udalek lurzoruaren babesean duten zeregina, edo lurzoru hutsak berrerabiltzea.

COMMON FORUMen urteko bilera

Hasteko, eremu horretan aurreratuta Europako beste eskualde batzuetako esperientziak kontatuko dira: aurreko egunean, urriaren 9an, COMMO FORUM on Contaminated Land europar sarearen urteko bilera egingo da Sare hori lurzoru kutsatuetan eta lurzorua babesteko estrategia berrietan espezializatuta dago eta EBko herrialdeetako arduradun teknikoek eta politikoek osatzen dute. 1994tik, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko plataforma izatea du helburu.

COMMON FORUMeko kideek Europako eta nazioarteko sare eta ekimen nagusiekin batera lan egiten dute lurzoru kutsatuen eremuan. Beren ekintzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lurzoru kutsatuen kudeaketaren kontzeptu berriak definitzea, Europar Batasuneko zuzentarauen proposamenen azterketa kritikoa egitea edo zuzentarau horiek aplikatzeko irizpide teknikoak proposatzea.

Informazio gehiago eta SOILUZIOAK 2023 webgunean izena emateko, biltzarraren webgune ofizialean: www.soiluzioak.eus.

AZKEN
BERRIAK

11/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadi lurralderik aurreratuenetako bat da lurzoruaren babes integralari dagokionez. Hori agerian utzi du SOILUZIOAK 2023 – Euskadiko Lurzorua Babesteko Biltzarrak. Bertan azpimarratu da 2022ko ekainean onetsi zen Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030 Estrategia. Neurri aitzindari horren ondorioz, Euskadi da autonomia erkidego bakarra baliabide berriztaezin horren babes integralerako estrategia duena. Alexander Boto IHOBEkozuzendari nagusia da (Ingurumen Jarduketarako […]

10/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzoruaren Babesari buruzko Kongresua urriaren 10ean, asteartea, hasi da Bilbon. Lehen jardunaldian 300 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, eta kudeaketa jasangarria eta lurzoruaren babes osoa bermatzeko legegintzako ekimenei ekin diete. Irekiera ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Aitor Aldasorokadierazi duenez, EAEko politika aitzindariari esker, “lurzoruen deskontaminazioan hogeita hamar urte baino gehiagoan […]

09/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresurako izen-emate guztiak amaitu egin dira. 300 pertsona baino gehiagok formalizatu dute beren inskripzioa lurzoruen babesari buruzko urteko hitzordurako. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Ihobe (Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa) eta Sprilur (Euskadiko Lurzoru Industriala Kudeatzeko Sozietate Publikoa) sozietateen bidez, hitzordua datorren urriaren 10ean eta 11n izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta izen-emateak […]

03/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Ihoberen partaidetza izan duen Europako proiektu horren azken konferentzia urriaren 9an izango da, Euskalduna Jauregian, eta Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresua baino lehenagoko ekitaldia izango da. Azken bost urteetako jardueren emaitzen balantzea aurkeztuko da ekitaldian, eta Europan lurzoruak konpontzeko ikerketa, garapen eta berrikuntzaren kontratazio publikoaren etorkizuna eztabaidatuko da. Urriaren 9an, Euskalduna Jauregian, lurzoruak deskontaminatzeko Posidon (Polluted […]

26/09/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Zeharkako ikuspegia duen SOILUZIOAK 2023 programak nazioarteko adituak eta hizlariak bilduko ditu bi jardunalditan, eta lurzoruaren babesaren erronkei buruz hausnartuko dute globaletik tokikora; horrez gain, lurzorua babesteko jardunbide egokiak partekatuko dituzte, bai eskualdekoak, bai Europakoak. Urriaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna jauregian egingo den Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresukogoizeko bilkuretan, inspirazio iturri izango diren hitzaldiak eta […]

14/06/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Kutsatutako lurzoruen kudeaketaz arduratzen diren administrazio publikoetako ordezkariak biltzen dituen foro honek udaberriko bilera egin du Stockholmen, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, Ingurumena Babesteko Suediako Agentziarekin, anfitrioi gisa. Lurzoru kutsatuetan eskumena duten Europako administrazioetako arduradun politiko, arautzaile eta aholkulari teknikoen taldea Stockholmen bildu da Oraingo honetan, sedimentuen kudeaketa, lurzoruaren osasunari buruzko Europako etorkizuneko legea (uztailaren 5ean […]

19/05/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadik SOILUZIOAK 2023 antolatuko du urriaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna Jauregian. Lurzorua babesteari buruzko kongresu berezi bat da, eta gaian adituak diren 250 pertsona bildu nahi ditu, besteak beste, giza osasunaren, biodibertsitatearen, klima-aldaketaren, elikagaien segurtasunaren edo uraren kalitatearen ikuspegitik lurzorua kudeatzeko beharrari buruz hausnartzeko. Kongresua urriaren 10ean eta 11n egingo da, Bilbon, eta lurzoruaren […]

18/05/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030eko Estrategia aurrera doa eta izaera berritzaileko aurrerapenak komunean jarrita eta lurra kudeatzeko duen ikuspegi integralean aitzindari den heinean nabarmendu egin da. Aurtengo lehenengo topaketan, Batzorde Teknikoa osatzen duten erakundeek ordezkatzen dituzten erakunde guztien interes komunak identifikatu zituzten eta estrategia zabaltzeko aurrerapenak aztertu zituzten. Oraingoan, Batzordeari atxikitako erakundeek parte hartu dute, Bizkaiko […]