Gaurkotasuna

09/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

SOILUZIOAK 2023 kongresuak 300 aditu baino gehiago batu ditu Bilbon lurzoruaren osoko babeserako estrategietan aurrera egiteko

  • Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresua urriaren 10ean eta 11n ospatuko da Euskalduna Jauregian. Ihobe eta Sprilur sozietateek bultzatuta, baliabide honen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko ekintzak hedatzen lagunduko du, nahasitako eragile guztien lankidetza sustatuz
  • Hainbat pertsona aditu eta nazioarteko erakundeetako ordezkarik, esate baterako, Natalia Rodriguez (NBE), Dario Piselli (Ingurumenaren Europako Agentzia), Ion Codescu (Europako Batzordea) edo Dalila Arguetak (Giza Eskubideen eta Lurraldearen Hondurasko defendatzailea) balio tekniko handiko ponentziak eskainiko dituzte
  • Saio paraleloek gaikako hainbat blokeri erreparatuko diete: legegintzako alderditik edo lurraldearen plangintzatik hasi, eta klima-aldaketarako egokitzapena, lurzoru kutsatuak edo basoen kudeaketa iraunkorra jorratuz. Gainera, programa landa-bisitak barneratzen ditu lurzoruaren babesarekin lotutako proiektu berritzaileetara.
  • Aurretiko ekintza modura, urriaren 9an, Europako Lurzoru Kutsatuen Foroko azken bilkura (Common Forum on Contaminated Land) eta Posidon izeneko Europako proiektuaren azken konferentzia egingo dira.


SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresurako izen-emate guztiak amaitu egin dira. 300 pertsona baino gehiagok formalizatu dute beren inskripzioa lurzoruen babesari buruzko urteko hitzordurako. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Ihobe (Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa) eta Sprilur (Euskadiko Lurzoru Industriala Kudeatzeko Sozietate Publikoa) sozietateen bidez, hitzordua datorren urriaren 10ean eta 11n izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta izen-emateak amaituta daude dagoeneko.

Bi egunez, esparru horretan adituak diren pertsonek baliabide hori babesteko premiaz mintzatuko dira, besteak beste, giza osasunaren, biodibertsitatearen, klima-aldaketaren, elikadura segurtasunaren edo uraren kalitatearen ikuspegietatik. SOILUZIOAK 2023 kongresuak nahasitako herri-administrazio eta enpresa guztien, ikerketan aritu, ezagutza sortu edo bitarteko hori babesteko neurriak aplikatzen dituzten profesionalen eta, era berean, herritarren eginahalak batzea izango du xede, ikuspegi bakarrari so: 2050. urterako lurzoruak modu iraunkorrean kudea daitezela. Gainera, topaketa lagungarri izango da Euskadiko 2030 Lurzorua Babesteko Estrategia modu eraginkorrean hedatzeko, eta Euskadi lurzoruaren kudeaketan abangoardian erreferente modura kokatzen saiatuko da.. Halaber, Europar Batasunak alor horretan lantzen dituen araudiak berrikusiko ditu.

Programa osoa, zeharkako ikuspegi batekin

SOILUZIOAK 2023 programak inspirazioa sortzeko hitzaldiak, balio tekniko handiko ponentziak eta lansaio paraleloak eskaintzen ditu, eztabaida eta arrakastazko kasuekin. Gainera, osagarri, esperientziak eta lekura bertara bisitak eskaintzen dira, baterako lotune bat duten proiektu berritzaileak ikusteko bertatik bertara: lurzorua eta bere kudeaketa iraunkorra.

Urriaren 10eko ponentzietan lurzorua babesteko, besteak beste, Lurzorua Babesteko 2030eko Estrategia onartuz edo Zuzentarauan edo lurzoruaren monitorizazioan eta erresilientzian emandako urratsak emanez, Europa mailan abiarazitako bidea arakatuko da. Testuinguru horrekin, goizeko lehendabiziko ponentzia lurzoruaren balio ez-materiala ulertzera bideratuko da. Gogoeta hori Alberto Santana Ezkerra historialari eta etnografoaren eskutik garatuko da. Bestalde, Natalia Rodriguez Eugeniok, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeko (FAO) ordezkariak, mundu mailako ekimenetan sakonduko du Garapen Iraunkorra erreferentziazko esparru modura izanik.

Jardunaldiarekin jarraitzeko, mahai-inguru bat egingo da. Bertan Europan eta Euskadin lurzorua babesteko dauden estrategietan sakonduko da. Dietmar Müller-Grabherrek (Common Forum Contaminated Land in Europe foroko idazkaria) bideratuta, bertan parte hartuko dute, Ion Codescu (Europako Batzorda), Alexander Boto (Ihobe-Eusko Jaurlaritza), Esther Goidts (Valoniako Gobernua) eta Antonio Caballak (Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioa).

Urriaren 11ko osoko saioak lurzorua babestearen eta gizartearen erronkaren arteko lotura jorratuko du. Jardunaldia Ana Maria Alonso Zarzak (Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko Zuzendaria) hasiko du, ‘Geologia eta lurzoruak: bidaia-denbora Antropozenora arte’ izeneko ponentziarekin. Ondoren, Margot de Cleenek (Herbehereetako Uraren Azpiegitura eta Kudeaketa Ministerioa) lurzorua babesteko Europako Estrategiako helburuetara urratsak emateko oinarrizko elementuei erreparatuko die, ikuspegi eta egiteko modu berriei helduz.

Lurzoruaren babesaren eta iraunkortasunaren arteko uztarduraren inguruan jorratuko dira goizeko hurrengo saioak. Dario Pisellik(Europako Ingurumen Agentzia) lurzoruak giza osasunean duen eragin zuzena ipiniko du mahai gainean; Maria Jose Sanzek(Basque Centre for Climate Change – BC3-) lurzoruak emergentzia klimatikoaren aurrean duen balioa izango du mintzagai; eta zati hau lurzoruari eta biodibertsitateari buruzko gogoeta batekin amaituko da, Carlos Garbisuren eskutik (NEIKER erakundeko Zuzendari Zientifikoa). Gainera, jardunaldiari amaiera emateko, inspirazioa sortzeko hitzaldia eskainiko du Dalila Arguetak, Giza Eskubideen eta Lurraldearen Hondurasko defendatzaileak.

Orainaldiko eta etorkizuneko erronkei heltzeko mahai-inguruak

Bestalde, parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute lurzorua jarduketa-eremu ezberdinetan babesteko erronkak lantzeko, bi jardunaldietan, goizeko azken orduan, paraleloan antolatuko diren mahai-inguruei esker. Saio horietan, jardunaldi bakoitzeko lau, gaikako hainbat bloke jorratuko dira, esate baterako, lehen egunean, lurzorua babesteko Europako Estrategia 2030, nekazaritza iraunkorra sustatzeko ekimenak, lurraldearen plangintza eta lurzoruaren okupazioa, edo lurzorua klima-aldaketa arintzeari edo hartara egokitzeari begira. Bigarren eguneko mahai-inguruetan beste zenbait gairi erreparatuko zaie, esate baterako, hutsik dauden lurzoruak berrerabiltzeko, basoa modu iraunkorrean kudeatzeko, kutsatutako lurzoruak saneatzeko teknologiak aplikatzeko eta udal mailan jardun onak abiarazteko lanabes arrakastatsuak.

Landa-bisitak proiektu berritzaileetara

Baina SOILUZIOAK 2023 hori baino askoz ere gehiago da, eta Euskalduna jauregitik ateratzen da, baterako lotune modura lurzoruaren babesa duten proiektu berritzaileak bertatik bertara ikusteko. Landa-bisitetan, urriaren 10ean, arratsaldez, hainbat esperientzia gauzatuko dira, adibidez: txakolinaren ekoizpena Urdaibaiko Biosfera Erreserban iraunkortasunaren ikuspegitik; lurzoruaren eta lurraldearen leheneratzea gaur eta atzo Bilboko itsasadarrean barna itsasontziz egiteko bidaia baten bidez; Begoñako hilerria, inspirazio modura begirunea abiapuntutzat hartuz diseinatutako baterako espazio berri gisa; Zorrozaurreko irla, hiria eraikitzeko erronka modura; meatzaritza-jardunak moldatutako lurzorua eta paisaia Zugaztietan (Meatzaldea); eta nekazaritza eta abeltzaintza ulertzeko modu berrian, abeltzaintza iraunkorreko ustiategi batera bisita eginez.

Aurretiko egintzak: Common Forum urteko bilkura eta Posidon izeneko azken konferentzia

Atariko modura, lurzorua babesteko SOILUZIOAK kongresuan esparru horretan aurreratuta dauden Europako beste eskualde batzuetako esperientziak erakutsiko dira: Aurreko egunez, urriaren 9an, Common Forum on Contaminated Land Europako Sareko urteko bilkura egingo da, kutsatutako lurzoruetan eta lurzorua babesteko estrategia berrietan ardaztuz, eta Europar Batasuneko herrialdeetako teknikari arduradunek osatuta.

Gainera, lurzoruaren kutsadura gabetzeko irtenbide berritzaileak bilatzera bideratutako Posidon proiektuak, Europako Batzordearen finantzazioa duena, bere azken konferentzia egingo du bost urteko jardunaren ostean. Saio horretan Europan lurzoruak birgaitzeko I+G+b erako merkataritza aurretiko kontratazio publikoaren etorkizuna izango da eztabaidagai.


Informazio gehiago eta izen-emateak hemen: www.soiluzioak.eus | prensa@soiluzioak.eus

AZKEN
BERRIAK

11/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadi lurralderik aurreratuenetako bat da lurzoruaren babes integralari dagokionez. Hori agerian utzi du SOILUZIOAK 2023 – Euskadiko Lurzorua Babesteko Biltzarrak. Bertan azpimarratu da 2022ko ekainean onetsi zen Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030 Estrategia. Neurri aitzindari horren ondorioz, Euskadi da autonomia erkidego bakarra baliabide berriztaezin horren babes integralerako estrategia duena. Alexander Boto IHOBEkozuzendari nagusia da (Ingurumen Jarduketarako […]

10/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzoruaren Babesari buruzko Kongresua urriaren 10ean, asteartea, hasi da Bilbon. Lehen jardunaldian 300 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, eta kudeaketa jasangarria eta lurzoruaren babes osoa bermatzeko legegintzako ekimenei ekin diete. Irekiera ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Aitor Aldasorokadierazi duenez, EAEko politika aitzindariari esker, “lurzoruen deskontaminazioan hogeita hamar urte baino gehiagoan […]

03/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Ihoberen partaidetza izan duen Europako proiektu horren azken konferentzia urriaren 9an izango da, Euskalduna Jauregian, eta Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresua baino lehenagoko ekitaldia izango da. Azken bost urteetako jardueren emaitzen balantzea aurkeztuko da ekitaldian, eta Europan lurzoruak konpontzeko ikerketa, garapen eta berrikuntzaren kontratazio publikoaren etorkizuna eztabaidatuko da. Urriaren 9an, Euskalduna Jauregian, lurzoruak deskontaminatzeko Posidon (Polluted […]

26/09/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Zeharkako ikuspegia duen SOILUZIOAK 2023 programak nazioarteko adituak eta hizlariak bilduko ditu bi jardunalditan, eta lurzoruaren babesaren erronkei buruz hausnartuko dute globaletik tokikora; horrez gain, lurzorua babesteko jardunbide egokiak partekatuko dituzte, bai eskualdekoak, bai Europakoak. Urriaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna jauregian egingo den Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresukogoizeko bilkuretan, inspirazio iturri izango diren hitzaldiak eta […]

19/07/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Urriaren 10ean eta 11n, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Lurzorua Babesteko Euskadi SOILUZIOAK 2023 Biltzarra egingo da. Bertan, 250 aditu inguru bilduko dira baliabide hori ikuspuntu guztietatik babesteko beharra mahai gainean jartzeko. Hala, Euskadiko lurzorua babesteko 2030eko estrategia benetan hedatzen lagunduko du, inplikatutako eragile guztien arteko lankidetzaren eta ezagutza-trukearen bidez. Biltzarra Eusko Jaurlaritzak sustatu du, Ihobe […]

14/06/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Kutsatutako lurzoruen kudeaketaz arduratzen diren administrazio publikoetako ordezkariak biltzen dituen foro honek udaberriko bilera egin du Stockholmen, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, Ingurumena Babesteko Suediako Agentziarekin, anfitrioi gisa. Lurzoru kutsatuetan eskumena duten Europako administrazioetako arduradun politiko, arautzaile eta aholkulari teknikoen taldea Stockholmen bildu da Oraingo honetan, sedimentuen kudeaketa, lurzoruaren osasunari buruzko Europako etorkizuneko legea (uztailaren 5ean […]

19/05/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadik SOILUZIOAK 2023 antolatuko du urriaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna Jauregian. Lurzorua babesteari buruzko kongresu berezi bat da, eta gaian adituak diren 250 pertsona bildu nahi ditu, besteak beste, giza osasunaren, biodibertsitatearen, klima-aldaketaren, elikagaien segurtasunaren edo uraren kalitatearen ikuspegitik lurzorua kudeatzeko beharrari buruz hausnartzeko. Kongresua urriaren 10ean eta 11n egingo da, Bilbon, eta lurzoruaren […]

18/05/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030eko Estrategia aurrera doa eta izaera berritzaileko aurrerapenak komunean jarrita eta lurra kudeatzeko duen ikuspegi integralean aitzindari den heinean nabarmendu egin da. Aurtengo lehenengo topaketan, Batzorde Teknikoa osatzen duten erakundeek ordezkatzen dituzten erakunde guztien interes komunak identifikatu zituzten eta estrategia zabaltzeko aurrerapenak aztertu zituzten. Oraingoan, Batzordeari atxikitako erakundeek parte hartu dute, Bizkaiko […]