Gaurkotasuna

14/06/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Common Forum on Contaminated Land in Europe-ren udaberriko bileran parte hartu du Ihobek

Kutsatutako lurzoruen kudeaketaz arduratzen diren administrazio publikoetako ordezkariak biltzen dituen foro honek udaberriko bilera egin du Stockholmen, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, Ingurumena Babesteko Suediako Agentziarekin, anfitrioi gisa.

Lurzoru kutsatuetan eskumena duten Europako administrazioetako arduradun politiko, arautzaile eta aholkulari teknikoen taldea Stockholmen bildu da

Oraingo honetan, sedimentuen kudeaketa, lurzoruaren osasunari buruzko Europako etorkizuneko legea (uztailaren 5ean aurkeztuko da) eta herrialde eta eskualde kideen azken garapenak izan dira gai nagusiak. Iaz lurzoru osasungarriak lortzeko onartu zen Europar Batasuneko 2030 Lurzoruaren Estrategiaren ikuspegia, helburuak eta tresnak inspirazio-iturri dira talde horren ekintzetarako. Bilera horretan eztabaidatu dira lurzoru induskatuak kudeatzeko mekanismoak, estrategiak aurreikusten duen lurzoru induskatuaren pasaportearen osagai diren aldetik.

Esperientziak eta ezagutzak trukatzeko misioa betetzeko, Common Forumek eratu zenetik (1994an) aldizkako bilerak egiten ditu, kutsatutako lurzoruen kudeaketaren eta berreskurapenaren arloko lege-, teknika- eta antolaketa-gaiak eztabaidatzeko. Azkenaldian, foroak bere jarduera zabaldu du lantaldeak eratuz, gai espezifikoetan oinarrituta, zehazki, kutsadura lausoa, PFASak goraka doazen kutsatzaile gisa, eta lurzoruaren erabilera eraginkorra eta kudeaketa jasangarria baliabide gisa.

Common Forumen hurrengo bilera datorren urrian izango da, Bilbon, lurzorua babesteari buruzko SOILUZIOAK 2023 kongresuaren atariko gisa

Taldearen udazkeneko bilera urriaren 9an eta 10ean egingo da Bilbon, Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresuaren esparruan, Ihobe sozietate publikoak antolatuta, Sprilurrekin lankidetzan. Elkarraldi hori baliagarria izango da nazioarteko politikei, eskualdeetako jardunbide egokiei eta etorkizuneko joerei buruzko hausnarketa bat egiteko, lurzoruaren babesaren inguruan. Eremu horretan, Euskadi erreferentzia da Estatu mailan, Lurzorua Babesteko 2030 Estrategiari esker. SOILUZIOAK 2023 kongresua ere gai horretan interesa duten eragileen topagunea izango da.

Common Forum on Contaminated Land in Europe

Foro honek 1994an ekin zion bere ibilbideari ezagutzak eta esperientziak trukatzeko plataforma bihurtzeko asmoz, Europar Batasuneko estatu kideetako eta Merkataritza Askearen Europako Elkarteko herrialdeetako ingurumen-agintaritzetako lurzoru kutsatuen arduradun politiko, arautzaile eta aholkulari teknikoetako kideen artean nazioarteko proiektuei hasiera eta jarraipena emateko.

Common Forumeko kideek Europako eta nazioarteko sare eta ekimen nagusiekin lankidetzan lan egiten dute lurzoru kutsatuen arloan, besteak beste NICOLE, Sednet, Cabernet, Eurodemo, Soilver eta IMPEL ekin informazioa trukatzeko, aholkularitza emateko eta proposatutako deialdiak berrikusteko, edo proiektuen aholkularitza-kontseiluetan parte hartzeko. Bere ekintzen artean nabarmentzekoak dira kutsatutako lurzoruen kudeaketaren kontzeptu berriak definitzea, Europar Batasuneko zuzentarauen proposamenen azterketa kritikoa egitea edo zuzentarau horiek aplikatzeko irizpide teknikoen proposamena.

AZKEN
BERRIAK

11/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadi lurralderik aurreratuenetako bat da lurzoruaren babes integralari dagokionez. Hori agerian utzi du SOILUZIOAK 2023 – Euskadiko Lurzorua Babesteko Biltzarrak. Bertan azpimarratu da 2022ko ekainean onetsi zen Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030 Estrategia. Neurri aitzindari horren ondorioz, Euskadi da autonomia erkidego bakarra baliabide berriztaezin horren babes integralerako estrategia duena. Alexander Boto IHOBEkozuzendari nagusia da (Ingurumen Jarduketarako […]

10/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzoruaren Babesari buruzko Kongresua urriaren 10ean, asteartea, hasi da Bilbon. Lehen jardunaldian 300 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, eta kudeaketa jasangarria eta lurzoruaren babes osoa bermatzeko legegintzako ekimenei ekin diete. Irekiera ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Aitor Aldasorokadierazi duenez, EAEko politika aitzindariari esker, “lurzoruen deskontaminazioan hogeita hamar urte baino gehiagoan […]

09/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresurako izen-emate guztiak amaitu egin dira. 300 pertsona baino gehiagok formalizatu dute beren inskripzioa lurzoruen babesari buruzko urteko hitzordurako. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Ihobe (Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa) eta Sprilur (Euskadiko Lurzoru Industriala Kudeatzeko Sozietate Publikoa) sozietateen bidez, hitzordua datorren urriaren 10ean eta 11n izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta izen-emateak […]

03/10/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Ihoberen partaidetza izan duen Europako proiektu horren azken konferentzia urriaren 9an izango da, Euskalduna Jauregian, eta Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresua baino lehenagoko ekitaldia izango da. Azken bost urteetako jardueren emaitzen balantzea aurkeztuko da ekitaldian, eta Europan lurzoruak konpontzeko ikerketa, garapen eta berrikuntzaren kontratazio publikoaren etorkizuna eztabaidatuko da. Urriaren 9an, Euskalduna Jauregian, lurzoruak deskontaminatzeko Posidon (Polluted […]

26/09/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Zeharkako ikuspegia duen SOILUZIOAK 2023 programak nazioarteko adituak eta hizlariak bilduko ditu bi jardunalditan, eta lurzoruaren babesaren erronkei buruz hausnartuko dute globaletik tokikora; horrez gain, lurzorua babesteko jardunbide egokiak partekatuko dituzte, bai eskualdekoak, bai Europakoak. Urriaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna jauregian egingo den Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresukogoizeko bilkuretan, inspirazio iturri izango diren hitzaldiak eta […]

19/07/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Urriaren 10ean eta 11n, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Lurzorua Babesteko Euskadi SOILUZIOAK 2023 Biltzarra egingo da. Bertan, 250 aditu inguru bilduko dira baliabide hori ikuspuntu guztietatik babesteko beharra mahai gainean jartzeko. Hala, Euskadiko lurzorua babesteko 2030eko estrategia benetan hedatzen lagunduko du, inplikatutako eragile guztien arteko lankidetzaren eta ezagutza-trukearen bidez. Biltzarra Eusko Jaurlaritzak sustatu du, Ihobe […]

19/05/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadik SOILUZIOAK 2023 antolatuko du urriaren 10ean eta 11n Bilboko Euskalduna Jauregian. Lurzorua babesteari buruzko kongresu berezi bat da, eta gaian adituak diren 250 pertsona bildu nahi ditu, besteak beste, giza osasunaren, biodibertsitatearen, klima-aldaketaren, elikagaien segurtasunaren edo uraren kalitatearen ikuspegitik lurzorua kudeatzeko beharrari buruz hausnartzeko. Kongresua urriaren 10ean eta 11n egingo da, Bilbon, eta lurzoruaren […]

18/05/2023 Fuente: | Sociedad Pública Ihobe

Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030eko Estrategia aurrera doa eta izaera berritzaileko aurrerapenak komunean jarrita eta lurra kudeatzeko duen ikuspegi integralean aitzindari den heinean nabarmendu egin da. Aurtengo lehenengo topaketan, Batzorde Teknikoa osatzen duten erakundeek ordezkatzen dituzten erakunde guztien interes komunak identifikatu zituzten eta estrategia zabaltzeko aurrerapenak aztertu zituzten. Oraingoan, Batzordeari atxikitako erakundeek parte hartu dute, Bizkaiko […]