Lurzorua, baliabide urria izan arren, luzaroan hartu izan da ingurune opakutzat, eta ez zaio eman urak edo aireak izan duten babesa. Azken urteotan, ordea, nabarmen aldatu da egoera. Lurzoruaren babesak gero eta garrantzi handiagoa hartu du, bai mundu mailan, bai Europan. Garapen Jasangarriko Helburuen babespean (helburu horietako gehienek lurzoruan dute eragina), Europa aurrera doa Lurzorua monitorizatzeko eta haren erresilientziarako zuzentarau baterantz, Lurzorua babesteko 2030 estrategia onartu ondoren. Euskadik, ingurune horren kutsaduraren aurkako borrokan hainbat hamarkadatan lan egin ondoren, bere estrategia propioa du, hura modu integralean zaintzearen aldekoa.