Ponentes

Ana Zabalza

Landareen Fisiologiako irakasle titularra. Zientzien Departamentua. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Ingeniari agronomoa (UPNA, 1998).
Doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2003).
Irakasle laguntzailea (UPNA, 2003-2007). Denbora tarte horretan doktoratu osteko egonaldi bat egin zuen Max Planck Institute of Molecular Plant Physiologyn (Potsdam, Alemania).
Irakasle laguntzaile doktorea (UPNA, 2007-2010).
Irakasle kontratatu doktorea (2010-2021)
Irakasle titularra (2021-)

Irakaskuntza jarduera
• Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduan irakasle, Biologiako ikasgaiak (gaztelania eta euskara) eta landareen organografia, taxonomia eta fisiologia ikasgaiak ematen. Bioteknologiako, Zientzietako eta Datu Zientziako Gradu berrietan irakasle, Biologia ikasgaia ematen. Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduko Ingurune Naturaleko Proiektu Didaktikoak ikasgaiaren irakaskuntzan parte hartu du.
• Malherbologia eta estres abiotikoarekin lotutako ikasgaietan Masterrean (lehen graduondoa eta doktoregoa) irakasle. Gaur egun, “Herbizidek eragindako kutsadura” eta “Landareetako estres abotikoaren faktore agronomiko eta fisiologikoak” izena dute ikasgai horiek Ingurumen Agrobiologiako Ikerketako Masterrean.
• Doktorego tesien zuzendaritza: 7 doktorego tesi zuzendu ditu.
• Irakaskuntzako 4 bosturteko aitortuta ditu.

Ikerketa
Ikertzaile gisa aminoazidoen biosintesia inhibitzen duten herbizidekin tratatutako landareen heriotzean inplikatutako prozesu fisiologikoak aztertzen dihardu nagusiki, herbizida horien toxikotasunaren arrazoi fisiologikoak bereizten saiatzen. Gaur egun, ikerketa lerro nagusia da glifosatoarekiko erresistenteak diren belar txarretako eta sintasa azetolaktatoaren inhibitzaileetako prozesu fisiologikoak alderatzea.

7 proiektu nazionaletan parte hartu du, eta Europako batean. Gaur egun beste bat gidatzen du, beste batzuekin batera. Gaur egunera arte (2023ko iraila), 39 artikuluren egilekidea da Journal Citation Reportsek indexatutako aldizkarietan, Plant Sciences, Agriculture edo Agronomy kategorietan, betiere bere kategorien lehen tertzilean. Landare Fisiologia eta Agrobiologia ikerketa taldeko kidea da (informazio gehiago). Profil osoa eta argitalpenak: http://www.researcherid.com/rid/E-6203-2016 and ORCID http://orcid.org/0000-0001-6954-6317

Irakaskuntzako 3 seiurteko aitortuta ditu.

2022Ko azarotik Espainiako Malherbologiako Elkarteko (SEMh) presidentea da. http://semh.net/
Unibertsitateko kudeaketa: Natura Ingurunearen Zientzia Saileko zuzendariordea eta idazkaria izan da.
2017ko irailetik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarreren koordinatzailea da