Ponentes

Dietmar Müller Grabehrr

Common Forum on Contaminated Land in Europe-ko idazkaria

Dietmar Müller-Grabherrek Austriako Ingurumen Agentziarekin (EAA) lan egiten du 1989az geroztik. Bere nazio mailako arduren artean, honako hauek daude: programa nazionala gainbegiratzea eta “Eremu kutsatuetako arriskuaren ebaluazioa” izeneko lantaldearen burua izatea, Austriako Estandarren Institutuan. Bere eginkizun nazionalei lotuta, politika zientifikoari buruzko elkarrizketetan parte hartu izan du, EBko lurzoru eta lurpeko uraren arloan, 20 urtez baino gehiagoz. 2017ko irailaz geroztik, Europako Lurzoru Kutsatueii buruzko FORO KOMUNAREN Idazkari Nagusia da (www.commonforum.eu), eta lurzoru kutsatuen kudeaketaren arloko politikaren aholkulari eta legegileen europar sarea ordezkatzen du Europako Batzordeari laguntzen dion Lurzoruaren Talde Adituan, EBko Lurzoruaren 2030erako Estrategiaren inplementazioari begira.