Ponentes

Esther Goidts

Lurzorua Babesteko Zuzendaritzako aholkularia. SPW ARNE

Esther Goidts edafologian espezializatutako bioingeniaria da, eta zientzian doktoregoa lortu zuen Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika).

Nekazaritzako, Baliabide Naturaletako eta Ingurumeneko Ministerioan sartu zen Valoniako Zerbitzu Publikoan, lurzoruan aditu gisa, eta 14 urte daramatza Lurzoruen eta Hondakinen Saileko Lurzorua Babesteko Zuzendaritzan lanean.

Aholkulari nagusi gisa, I+G arloaz arduratzen da lurzorua babesteari lotuta, lurzoruaren degradazioaren zentzu zabalean (bai kutsadura lokala, bai kutsadura lausoa, baina baita lurzoruko materia organikoaren murriztapena, higadura, trinkotzea…), lurzorua babestu, kudeatu eta leheneratzearekin erlazionatutako oinarri juridikoak eta tresnak hobetze aldera. Gaur egun, arreta gai hauetan jartzen duten ikerketa-proiektuez arduratzen da: karbono-erreserben eta lurzoruaren kalitate biologikoaren segimendua, lurzoruaren osasun-indizearen garapena, lurzoruetan dauden material organiko birziklatuen kudeaketa, lurzoruko kutsatzaileak landareetara transferitzeko prozesua, eta lurzoru kutsatuek giza osasunean eragin ditzaketen arriskuen ebaluazioa.

Lurzoruari buruzko kontuekin erlazionatutako eztabaida europarretan eta Belgikaren iritzian ere oso sartuta dago; esaterako, Lurzorua Zaintzeko Legearen proposamenean. Gustuko du beste arlo batzuetako pertsonekin interakzioan aritzea eta ezagutzaren eta arduradun politikoen artean zubiak eraikitzea, lurzoruaren kudeaketa jasangarria eraginkortasunez aplikatzen laguntzeko.