Ponentes

Germán Monge

Lurzoruaren Kudeaketa Iraunkorreko bazkide-zuzendaria. IDOM

Biologia Zientzietako Graduko lizentziaduna, Ingurumen eta Ekosistemen espezialitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Genoako Unibertsitatean (Italia); gaur egun, IDOM, Consulting, Engeenering, Architecture, SAUko Lurzoruaren Kudeaketa Jasangarriaren Saileko arduraduna da, bazkide-zuzendari teknikoa den heinean.

Bere profil profesionalean esperientzia zabala du lurzoru kutsatuak daudeneko lekuen ezaugarritzearekin, arriskuen azterketarekin eta saneamendu proiektuen zuzendaritzarekin eta brownfieldakbirsortzearekin lotutako arazoekin, bai eta industria orubeak eta aurriak ikertzen eta lur mugimenduekin loturako hondakinen kudeaketan ere. Lurzoru kutsatuei dagokienez, hainbat artikulu argitaratu ditu, eta gaiari buruzko ikastaro eta hitzaldiak eman ditu.

25 urte baino gehiagoko esperientzia du, ikerketa proiektuak eta lurzoruak deskutsatzeko proiektuak gidatzen, batez ere Europan, Hego Amerikan eta Ekialde Hurbilean, izaera fisiko, kimiko eta biologikoko teknologia desberdinak aplikatzen. Bezero publiko zein pribatu ugarirentzako ingurumen azterlan eta proiektuak zuzendu ditu, horien artean gas fabrikak, erregaien biltegiak, zabortegiak, meatzeak eta kokaleku industrialak, eta horrek sektore horiei lotutako ekoizpen prozesu eta ingurumen arazo zehatzak ezagutzea ekarri dio. Erreferentziazko proiektu askoren zuzendaritza teknikoaz arduratu da, eta horietako askoren garapenean eta zuzendaritzan aktiboki parte hartu du.

Germanek diziplina anitzeko eta nazioarteko ingeniari eta ikertzaile talde bat gainbegiratzen du. Gainera, NICOLE sareko (Network for Industrially Co-ordinated Sustainable Land Management in Europe) kide aktiboa da.

Erakunde hori 1996an jaio zen, Europako Erkidegoko 4. Esparru Programan. Lurzoru kutsatuen kudeaketari buruzko foro liderra da Europan, industria sektorearen, irakaskuntzaren eta ikerketaren eta ingurumen zerbitzuen (auditoria, aholkularitza eta ingurumen ingeniaritza, besteak beste) hornitzaileen arteko lankidetza sustatzen duena.