Ponentes

Ion Codescu

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Atal Burua. Europako Batzordea

2022ko azarotik, Ion Codescu lurra erabiltzeko eta kudeatzeko unitateko burua da Europako Batzordearen Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusian. EBko nekazaritza ekologikoagoa izan dadin, eta basoak, lurzoruak eta urak nekazaritzaren gehiegizko kutsaduratik babes ditzan koordinatzen ditu ahaleginak unitateak.

Aurretik, EBko ingurumen-legeria Europar Batasun osoan nola aplikatzen den gainbegiratzen duen unitatea zuzendu zuen Ion Codescuk, eta era askotako tresnak erabili zituen; besteak beste, neurri hertsatzaileak, EBren funtsak, orientazioa eta trebakuntza.

2008ko urtarrilean sartu zen Ion Batzordean, eta telekomunikazioen merkatuko araudiaren aplikazioa gainbegiratzen jardun zuen 3 urtez beste zuzendaritza nagusi batean.

1998 eta 2008 artean, Bukaresteko (Errumania) Justizia Ministerioan lan egin zuen; askotariko karguak izan zituen, hala nola aholkulari juridikoa eta estatu-idazkaria. Europar Batasunean sartzeko botere judizial errumaniarrak egin behar zituen erreformak gainbegiratu zituen. Aldi berean, EBko zuzenbideko trebatzailea izan zen trebakuntza judizialeko institutu errumaniarrean.

Ion Codescuk Zuzenbidean lizentzia lortu zuen Bukaresteko Unibertsitatean, eta Europako Zuzenbidean masterra, berriz, Lundeko Unibertsitatean (Suedia).