Berrikuntza eta Teknologiaren arduraduna. NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapeneko Euskal Erakundea
Berrikuntza eta Teknologiaren arduraduna. NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapeneko Euskal Erakundea
Biologian lizentziaduna EHUn eta Nekazaritza Zientzietan doktorea Zaragozako Unibertsitatean. Gaur egun, Berrikuntza eta Teknologia arduraduna da NEIKERen, eta lan hori Baliabide Naturalak Kontserbatzeko sail teknikoaren erantzukizunarekin eta zentro teknologiko horretako ikertzaile lanarekin uztartzen du. Esperientzia zabala du lurzoruaren zientzietan, nekazaritzako praktika onak ezartzera eta nutrienteen erabilera efizientera, higaduraren azterketara eta azterlan edafologikoetara bideratuta. Azken urteetan, Bizi Zikloaren Analisiaren metodologia garatzen eta metodologia hori nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatzen jardun du nagusiki, ingurumen, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik nekazaritzako eta abeltzaintzako sistemak hobetzeko, betiere lurzoruaren babesa oinarri hartuta.