Ponentes

Rodrigo Antón Sobejano

Edafologia eta Nekazaritza Kimikako irakaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Ikasketaz ingeniari agronomoa naiz, Lurralde Garapenean eta Politika Publikoetan master bat egin nuen (2013) Montpellierreko Institutu Agronomikoan (Frantzia). 2014an ikerketaren munduan sartu nintzen, Nafarroako nekazaritza ureztatuaren kudeaketa eredu jasangarri baten ebaluazioan eta hobekuntzan oinarritutako ikerketa proiektu baten bidez. 2021ean, nire tesia defendatu nuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Tesiaren gai nagusia zen lurzoruen ebaluazio funtzionala Nafarroako nekazaritza erabilera batzuen euskarri gisa, eta nekazaritza sistemek aldaketa globala arintzen eta aldaketa horren aurreko erresilientzia hobetzen egiten dutenari begiratuta ebaluazioak duen ahalmena esploratzea.

Gaur egun, INRAEn, Orleansen (Frantzia), doktoratu osteko egonaldi bat egin ondoren, irakasle laguntzaile doktore hasi naiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Departamentuko Edafologia eta Nekazaritza Kimikako arloan.

Nire ikerketa jarduera lurzoruan karbonoaren zikloa aztertzera eta lurzoruaren kalitatea eta osasuna ebaluatzera bideratuta dago, nekazaritzako lurzoruen multifuntzionaltasunaren azterketatik abiatuta, gizarteari zerbitzu ekosistemikoak hornitzeko gako gisa.