Gaur egun, sektorea kontzeptualizatzetik urrun dagoen zeharkako esparrua da ingurumena. Egoera horretan, lurzoruaren babesa gaur egungo gizartearen erronka garrantzitsuenetako batzuei egiten dien ekarpenaren araberakoa da. Biodibertsitatea zaintzea, osasuna eta giza ongizatea hobetzea, klima-aldaketaren ondorioak egokitzea eta arintzea, edo kalitatezko ura izatea ezinezkoa da lurzoruaren babes integralik gabe; izan ere, lurzorua kudeatzeko eskumenak eta gaitasunak dituzten guztiek laguntzen diote, modu koordinatuan.