Ponentes

Gundula Prokop

Proiektuaren arduradun nagusia. Lurzoraren taldea. Austriako Ingurumen Agentzia

Gundula Prokop (MSc, MBA) goi-mailako aditua eta proiektu-kudeatzailea da Austriako Ingurumen Agentzian (Umweltbundesamt). Haren lan-arlo nagusiak lurraren okupazioa, lurzoruen zigilatzea eta lurren birziklapena dira.

“Brown Field Dialogue” programa austriarraren koordinatzailea da. Hainbat urtetarako programa bat da, eta jarduera ugari ditu Austrian lurren birziklapena sustatzeko; besteak beste, finantzaketa-plana, web-mintegiak, urteko biltzarra, mahai-inguru politikoa, sari bat, lur-jabeentzako aholkularitza-zerbitzua, etab.

Aipatutako gaiei buruzko argitalpen nazionalen eta nazioartekoen egilea eta editorea da. Aipatzekoak dira “Lurzoruaren zigilatzea mugatzeko eta haren efektuak arintzeko jardunbide egokienei buruzko txostena”, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak kontratatua, eta “Austriako lur-okupazioaren statu quo-ari buruzko txostena”, Austriako Ingurumen Ministerioak kontratatua.